Horoskopoa

Hemen daukazue, Txinatar Horoskopoaren irudia, bila ezazu zure jaiotze urteari dagokion animalia!


Asteko Horoskopoa (2013ko Azaroaren 25etik Abenduaren 1era) 

Piscis  Itsasoko ura maite duzu, baina hotz honekin, ez dago uretara sartzerik. Zoaz igerilekura, han ederki ibiliko zara eta!

Akuario Bartzelonara joango zara, zine pelikula ospetsu bat ikustera. Zinea itxita egongo denez, bidaiako dirua galduko duzu.

Kaprikornio Koadrilako lagunek asko maite zaituzte, zuk batzuetan kontrakoa pentsatu arren. Lagun onak dituzu benetan.

Sagitario Zure urtebetetzean opari bat egingo dizute, eta ez zaizu gustatuko. Azkenean, zure anaia txikiak oparia txikituko du.

Eskorpio Zenbaki gorritan zaude, baina primitiba boleto bat aurkituko duzu, eta baita tokatu ere. Eta horretaz ez ohartzeagatik, zenbaki gorritan jarraituko duzu.

Libra Ahalegin handia egiten ari zara ikasketekin. Segi horrela, lanak emaitza ekartzen baitu beti.

Virgo  Madrilera joango zara autobusez, kotxe bat erostera. Hala ere, denda itxita egongo da. Eta ez duzu edukiko autobus txartelik bueltatzeko...

Leo  Kalera atera eta… maisuarekin topo egingo duzu, eta etxera eramango zaitu, ea etxeko lanak egin dituzun. A ze zorte txarra daukazun!

Cancer Oraingoan, amarekin arazoak edukiko dituzu. Hark zure gela garbitzeko esango dizu, eta zuk huts egingo duzu. Beste kontuetan oso ondo ibiliko zara.

Geminis Hotz handia dago egun hauetan, eta hobe duzu bufanda jartzea. 

Tauro Zure amonari bisita egingo diozu. Oso zaharra da, baina etxeko txirrina jotzerakoan, mutil batek parrandan dagoela esango dizu.

Aries Kirola egitea oso lagungarria da, baina neurrian, beti ere. Lasai hartu, ez zaitez gehiegi nekatu.


Asteko Horoskopoa (2013ko Azaroaren 18tik 24ra) 

Piscis Ez saiatu den dena arineketan egiten. Lasaitu zaitez eta patxadaz lan egin ezazu.


Akuario Izugarrizko sorpresa jasoko duzu astean zehar. Beharbada jai batera gonbidatuko zaituzte, joan zaitez!

Kaprikornio astea zaila eta frogaz josia izango da.

Sagitario harrotasuna alde batera utzi eta eman ezazu lehenengo pausua zuk zeuk.

Eskorpio aste honetan arraro sentituko duzu zure burua, ez zaitez larritu eta saiatu astea hoberen igarotzen.

Libra kontuz diruarekin! Buruan erosketak dituzu eta horrek zure ekonomian eragin ezkorra izan dezake.

Virgo  astean zehar armonia lortzeko familiarekin harreman onak izatea da. Zure buruarekin eroso sentituko zara.

Leo  lagunek ematen dizkizuten aholkuak kontuan hartzea komeni zaizu.

Cancer berriz ere umore txarrez hasiko duzu astea. Introspekzio bidaia bat egiteko garaia heldu zaizu.

Geminis lan bat ateratzea astean zehar posible da. Beste lanen batean bazaude aztertu ondo zure ordutegia, beharbada bi lanak egiteko aukera izango duzu.

Tauro bidaia bat egitea edo etxez aldatzea komeni zaizu. Beste inguru batzuk ezagut itzazu.

Aries ez itzazu hartu erabakiak ondo pentsatu gabe. Har ezazu denbora eta aukera guztiak aztertu ezer egin baino lehen.

  Asteko Horoskopoa (2013ko Azaroaren 11tik 17ra)

Piscis Urduri zaudela dirudi, erraz haserretzen zara. Hala ere oso sentikorra zara eta badakizu, baina gutxi irauten du horrek.  

Akuario Onik egiten ez dizun pertsonetaz arduratzen zara. Merezi ez zaituzten pertsonekin gogor izateko garaia da!  

Kaprikornio Gizarteak pentsatzen duena baino gehiago balio du zuk zure buruaz pentsatzen duzuna.  

Sagitario Egozpenei aurre egiteko energia handia izango duzu astean zehar. Gozatu!  

Eskorpio Askatasuna sentitzeko beharra izango duzu. Arazoak zure kabuz konpondu behar dituzu.  

Libra Noraezean zoaz ez dakizun zerbaiten bila. Hala ere, ez dakizun hori laster aurkituko duzu. Ez etsi!  

Virgo Zure bizitzan kritikatzeko sartuko bada norbait, hobe hortik ateratzea.  

Leo Zure ezaugarririk onena? Zure fideltasuna. Txarrena? Ez duzu besteena kontuan hartzen. Zuk diozuna ondo dago eta kitto!


Cancer Zure lankideekin dituzun arazoak konpondu itzazu bestela lan eremua oso deserosoa izango da.

Geminis lan eremuko pertsona bat zu zirikatzen saiatuko da. Pazientzia izan ezazu eta ez zaitez bere jokuan sartu.


Tauro Maite dituzun pertsonen hurbil egoten saiatu behar duzu.


Aries Oso ausarta zara eta edozein gauzari aurre egiteko kapaz zara. Hala ere, lasaitasuna oso erraz galtzen duzu eta haserretzeko erraztasun handia duzu. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario