jueves, 19 de diciembre de 2013

Azken astea: 9. astea

Irakasgaia honetako klaseak amaitutzat emateko, egin dugun ibilbidea zehazten saiatuko gara, bertan egindako guztiari buruz linkak sartuz. Honetaz aparte garrantzitsua da, astero blogean egin dugun bezala, hausnarketa bat egitea, egindako ibilbidea kontuan hartuz. Hau esanda, lanari ekingo diogu:
Lehen astean, IKTari dagokionez, teknologia munduarekin lehenengo kontaktua izan genuen. Irakaslearen blogean trasteatzen aritu ginen, bertan orrialdeak, paper zorroak, artikuluak, bideoak, etab. ikusi genituen. Hementxe usten dizuegu esku ikusi nahi izatekotan:  kilikatik.
Hau eredutzat hartuta, ikusi dezakezuen bezala, gure bloga sortu genuen.

Lan bat egiteko, gaia aukeratu behar genuen, blogean zein hurrengo paragrafoetan estekatuko ditugun baliabide teknologikoekin jarduteko. Taldean eztabaidatu ostean, garapen pretsonalarekin zerikusia zuen zerbaitekin lotzeko asmoarekin, irakasleak proposatu zigun Teknografiekin lan egitea.

Bigarren astean, LOMCE legearen kontra greba egin genuen, eta blogean bertan, hezkuntzaren orrialdean ikus dezakezuen bezala, hainbat sarrera egin ditugu gai honi buruz.

Hirugarren astean, modulu lana izanik, ez genituen klaserik izan, baina  bloga osatzen aritu ginen. Horoskopoa eta igarkizun orrialdeak sortu genituen. Beraz denbora librea baldin badaukazu, begirada bat bota dezakezu. Hausnarketa egitea ezinbestekoa denez, eta gure etorkizunerako ezinbestekotzat hartzen dugunez "Diarios de la calle" filmaren esteka eskura utzi dizuegu, hezkuntzari buruzko hausnarketa egin nahi baduzue. 


Laugarren asteari dagokionez, lan handia egin genuela esan behar dugu, izan ere Google sites  eta Delicious bat sortu genuen. Hementxe utzi ditugu link-ak zuek zeurea sortu nahi izatekotan.
Aurrean aipatu bezala Teknografiari buruzko informazio guztia aipatutako bi orrialde honetan bildu genuen. 
Izan ere, orrialde honetan (Google Sites) testuak edo ikus-elementuak sar daitezke eta Delicious-a batez ere link-ak gordetzeko balio du. Hemen uzten dizuegu guk egindako bi orrialdeak.:  Google sites hasikasi eta  Delicious hasikasi. 



Bosgarren astean, teknografia lana aurrera eramateko artikulu batzuk irakurtzea adostu genuen. Hori, lanaren oinarria izango baitzen. Bestetik, eduglogster bat sortu genuen, eta bertan, teknologiaren bilakaeraren denbora lerroa egin genuen. Glogster Izan ere,  teknografia bat egiteko, teknologia ezinbestekoa da. Artikulu horiek irakurri nahian, gure google sitera jo dezakezue, han daude guztiak eta: Google sites



Hurrengo astea seigarrena izan zen; eta azaroaren 25 egunarekin topo egin genuen, hau da, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna. Beraz, horren inguruko hausnarketa txikia egin genuen, eta pare bat bideo estekatu genituen.

Teknografia lanari dagokionez, gogor ekin genion eta google sitean Google Sites ere horrekin lan egin genuen. Amaitzeko, gure taldekide batzuek hiru kontzeptuen (Creative Commons, RSS sindikazioak eta TAG (etiketak);Folksonomia) inguruko informazioa bilatu eta aurkeztu zuten.



Zazpigarren astean, modulu lana dela eta, ez genuen klaserik izan. Hala ere, aste honetan euskararen eguna izan zen eta horren inguruko informazioa eta bideo batzuk jarri genituen.

Zortzigarren astean, aurkezpenen astea izan zen. Klasea osatzen dugun taldekide guztiok, lauhileko honetan zehar egindako lanak aurkeztu genituen. Haien lanak ikusi nahi izatekotan, hemen utziko dizkizuegu haien blogen linkak:


jueves, 12 de diciembre de 2013

Zortzigarren astea

Azken aurreko astea da eta talde bakoitzaren aurkezpenekin hasi gara. 

Gaur, osteguna, hiru taldek egin dute aurkezpena.

Lehenengo taldeak kirolaren inguruan hitz egin du. Haiek egindakoaz hitz egin dute eta erakutsi digute.Gainera, egunerokotasunean erabili ahal den programa bat ezagutarazi digute Endomondo.  Hemen utziko dizuegu estekak, non haiek egindakoa ikusi ahal den: Bloga Sites
Aurkezpen hau nahiko interesgarria iruditu zaigu, izan ere taldeko inork ez zuen ezagutzen aplikazio hau eta bitxia iruditu zaigu. Hala ere klasean erabiltzeko pixka bat konplikatua dela uste dugu, baina etorkizun batean posiblea dela uste dugu, batez ere gorputz hezkuntzako ikasgaian. 

Bigarren taldeak paper zorroei buruz mintzatu du, irakaskuntzan oinarrituz. Paper zorroak zer diren, haien abantailak zein desabantailak eta erabilerak azaldu digute. Porfolioak bai banaka zein taldeka egin daitezke eta bertan egiten den guztia islatu egiten da, hots, egunerokoa sartzea. Aurreko kasuan bezala, haien lana estekatuta utziko dizuegu informazioa ikusi ahal izateko. Esan behar dugu, sitea pribatasuna dela eta, ezin dezakegula ikusi. Bloga
Haien aurkezpena oso balioagarria iruditu zaigu, izan ere paper zorroa gaur egun irakasleen baliabide oso ona dela pentsatzen dugu. Izan ere ikasleek beste modu batean landu ahal dituzte haien ikasgaiak eta honekin lotuta, irakasleak metodologia berriak proposatu ahal ditu.

Hirugarren taldearen gaia komikia izan da. Komikiak egiteko tresna oso baliagarria Pixton programa da. Haien blogean komikiak nola egin azaltzen dute (http://matxinsalto31.blogspot.com.es/ ). Hemen duzue haien  Glogster ere. Azkenik, guk komiki bat egitea proposatu dute. Hona hemen guk egindako komikiak: 



Asko gustatu zaigu haien aurkezpena, izan ere ikasleekin lantzeko oso interesgarria izan daiteke horrelako lanak egitea. Gainera dohainik egin daiteke eta oso erreza da. Ikasleek haien sentimenduak horrelako metodoak erabiliz adierazi dezakete, eta hauxe oso garrantzitsua da, askotan ez dakitelako nola adierazi haien emozioak, eta gu irakasle modura estrategiak bilatu behar ditugu haien sentimenak jakiteko.

Laugarren taldeak collagearen inguruan hitz egin du. Aurkezpena hasteko, jolastea proposatu digute. Alde batetik, "Micados"-era jolastu dugu; bestetik, interneteko edozein jokura. Horren ostean, galdera batzuk erantzun behar izan ditugu, geroago ikusiko ahal dituzuenak. Gero, aurkezpenarekin jarraitu dute eta bideo bat jarri digute. Azkenik, haien bloga (Makusiikusi )azaldu digute. Online jolasteko hemen utziko dizuegu link bat:
Jolasak
Oso interesgarria iruditu zaigu lehen eta gaur egungo jolasen arteko desberdinatasuna egiteak, izan ere ikusi ahal izan dugu nola aldatu diren bi hauek.

Bosgarren taldea gu izan gara.

Azkenik, seigarren taldeak egin du bere aurkezpena. Egindakoa azaldu digute, hots, bideo artea. Horrez gain, haien inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzue, hemen utziko dizkizuegu baliabideak (haiek egindakoa) Sites Bloga
Nahiko interesgarria iruditu zaizkigu ipini dituzten bideoak arte bideoari buruz. Izan ere ikasleekin horrelako bideoak sortu ditzakegu, haiek gustuko dituzten gaiak erakargarriagoak egiteko.

martes, 3 de diciembre de 2013

Hausnartzea batzuetan beharrezkoa da...

Bi bideo interesgarri utziko dizkizuegu , non norberaren erreflexioa eragiten den.


Hurrengo bideoa ikusi ostean burua martxan jarri eta hausnartu. Izan ere, nahiz eta arlo profesionalean egon, bakoitzak bere lehentasunak zeintzuk diren hausnartu behar du. Arlo pertsonalari garrantzia handia eman behar zaio eta horri erreparatu behar zaio, irakasleok, pertsonak garelako eta pertsonekin arituko garelako.




Itxi begiak, erlaxatu, entzun eta disfrutatu!

lunes, 2 de diciembre de 2013

7.astea

Aste honetan modulu astea dugu beraz, ez dugu IKT-ko klaserik izango. Hala ere, garrantzitsua da gure egunerokoarekin jarraitzea. 

Gaur, hain zuzen ere, EUSKARAREN EGUNA da. Hezitzaile modura, egun hau oso garrantzitsua da guretzat. Izan ere, ikastetxe guztiek ekintza edo egun berezia prestatzen dute eta euskararen inguruko hainbat ekintza (abesti, dantza, olerki, bertso...) egiten dituzte. Guk irakasle modura, prest egon behar gara horrelako ekintzetarako.

Esan behar da, leku askotan ez dela gaur ospatzen,  hala ere, ikastetxeak, aste honetan zehar egun bat hartzen dute euskarari ohorea egiteko. Euskara egunak nolakoak diren ideia egiteko, bideo batzuk eskura utziko dizkizuegu. Espero dugu ohitura hau beti bizirik egotea.