Hezkuntza

IRAKASLE  IKASLEEN ARTEKO HARRAMANA IZATEAREN GARRANTZIA

Gure ustez, gure lanean  irakasleak duen papera guztiz garrantzitsua da egunero esaten , egiten eta erakutsi zein irakasten ditugun gauzak eragin handia dute ikasleengan beraz, guk ditugun eta azken batean gizartean ume batzuengan dugun aurreiritzia alde batera utzi beharko genuke," efektu pigmaleon" hori, saiesteko eta ikasleek askatasunez pentsatu eta jardun ahal izateko.  Bestalde, Hezkuntzaren ibilbidea oso luzea da eta gerta liteke urte batzuk nota txarrak ateratzea inguruan dituen arazoak direla eta, eta gero bere jarrera guztiz aldatzea, ikasle bikaina izatea. Horretaz aparte, argi izan behar dugu irakasle baten lana ez dela soilik kontzeptu akademikoak trasmititzea edo irakastea baizik eta etorkizuneko izaera eta gizartean ondo konponduko den gizakia formatzea eta bera egin nahi duen bidea jarraitzen gidatzea. Guzti hau kontuan harturik honi buruzko bideo oso interesgarri eta irakasle zein hezitzaile guztiak ikusi dezatela gomendatzen dizuegu.Besterik gabe hortxe duzue bideoa.



LOMCE ONARTU EGIN DA

Gaur, azaroaren 28an, Espainiako Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa – LOMCE- onartu egin da.
Dakigunez Hezkuntza erreforma honek aldaketa handia suposatzen du.

Besteak beste, Espainiako Hezkuntza Ministerioak autonomia erkidegoetarako irakasgai komunen portzentaje handiagoa finkatu du; euskara eta Espainiako beste hizkuntza koofizialak gutxietsi ditu, aurreko egoeraren aldean; lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzaren ondoren ebaluazio orokorrak ezarri ditu; hezkuntza ibilbide bereziak abiarazi ditu bigarren hezkuntzatik hasita; eta sexuaren araberako bereizketa egiten duten ikastetxe pribatuei laguntza publikoak ziurtatu dizkie.

Nahiz eta gizarte mailan ikusi ahal dugun moduan, proiektuak protesta ugari sorrarazi ditu, baina ez da lortu erreforma hau ez onartzea.



Hala ere Euskal Herrian eta Katalunian negoziazioak egingo dira erreforma aurrera jarraitu ez dezan. Hemendik jarraituko dugu borrokatzen aurrera ez jarraitzeko. 




HEZKUNTZA PUBLIKOAREN IRAKASLEEI, ESKERRIK ASKO


Bideo honekin, ikus dezakegu, irakasleok gizartean dugun garrantzia. Irakasleekiko erantzukizun izugarria dugu, eta gainera, konpromiso bat hartu behar dugu. Horrez gain, eragin handia dugu; izan ere, euren egunerokotasunerako estrategiak ematen ari gara, arazoei nola aurre egin erakutsi, etab. Laburbilduz, umeei bizitzan bizitzen irakasten ari diegu. 

Azkenik, guztiok dakigunez, LOMCE-a dela eta, horren kontrako greba asko daude, horren kontra borrokatzen ari gara, hezkuntza publiko baten alde. Beraz, irakasle bezala egiten ari diren aldaketen ondorioak, zuzen pairatuko ditugu. Hori dela eta, eskola publikoaren alde egin dezagun!

"EDUCAR EXIGE MOJARSE Y UN COMPROMISO FIRME"

ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE




AZAROAK 21: IKASLE GREBA

                                            

AZAROAK 21: BORROKA EGUNA. HEZKUNTZA PUBLIKOA, GEUREA DA! EZ DIGUTE INDARREZ KENDUKO!

Pasa den hilabetean Kongresuak LOMCE onartu eta gero, datorren azaroak 20, asteazkenean, Senatuak bere onespena emango dio. Hala ere, abenduan, Kongresuak azkenengo baiespena eman beharko dio berriro ere. Partidu Popularrak Parlamentuan duen gehiengoa dela medio, LOMCE aurrera aterako dela dirudi. Horren ondorioz, datorren kurtsoan eraginak jasaten hasiko ginateke.


LOMCE Partidu Popularrak egindako legea den heinean, legearen edukietan beraien interesak islatzen dira. Nahiz eta erlijioaren gainbehera ematen ari den, batik bat gazteon artean, PP eta Elizaren arteko harremana dela kausa, lege honek Erlijio irakasgaia indartzeko helburua du. Gainera, Erlijioa pisua hartzen duen neurrian, beste irakasgai batzuk galtzen dute. Gure Estatuko hizkuntz koofizialek, artearekin harremanak dituzten irakasgaiek eta pentsamendu kritikoa bultzatzen duten irakasgaiek bigarren maila batetan gelditzen dira edo desagertzen dira.

Halaber, lege honek diru publikoaren erabilpenean eragina du ere. Adibidez, eskola segregazionistek diru-laguntza publikoak jasoko dituzte, nahiz eta umeen arteko elkarbizitzaren eta kohesioaren aurka egiten duten. Neurri segregazionista hauek, “Hiritartasunerako Hezkuntza” irakasgaiaren ezabapenarekin, berdintasunean hazteko aukera ezabatzen du. Hau da, LOMCEk berdintasunean eta, batik bat, genero berdintasunean eragin negatiboak izango ditu, txikitatik berdintasunean ikasten debekatzen digutelako. Gainera, lege honen bitartez, lehiakortasunaren arauekin hezten gaitu. Ikasleak adimenen arabera sailkatuak izango dira. Hori bai, egoera sozioekonomikoak emaitza akademikoetan izan dezaken eragina ez da ezta aipatzen ere. Ezin dezakezu adimenaren sailkapen orokor bat egin, adimen ezberdinak existitzen baitira eta ikasle bakoitzak kapazitate batzuk dituela argi eta garbi dago.

Neurri guzti hauek PPk ordezkatzen dituen interesen presioa dela medio ematen ari dira. Alde batetik, Eliza, galdu duen presentzia berreskuratzeko nahiarekin daukagu; beste aldetik, botere ekonomikoak, hezkuntzaren kontrolarekin egiteko nahiarekin dabilela; eta amaitzeko, Troika osatzen duten FMI, BCE eta bestelako gangsterrak.

Gazte Komunistak – Juventudes Comunistas ez dugu PP-ren jarrera onartzen. Oposizio guztia (UPyD ezik) legearen aurka azaldu arren, guraso, ikasleri eta hezkuntza komunitateko langileak kalera atera garen arren, PP-k bere lege inposatzailearekin jarraitzen du. Hezkuntza publiko eta doakoaren alde gaude, zeinek gizartea aztertzeko eta gizartean parte hartzeko bitartekoak ematen dituen. Hezkuntza laiko eta feminista baten alde gaude.

Honen baitan, gazteriari ikasle sindikatuek deitu duten Azaroak 21eko borroka egunean parte hartzeko deia luzatzen diogu, LOMCE gelditzeko eta gure eskubideak aldarrikatzeko. Hezkuntza Publikoa gurea da eta bere etorkizuna gure eskuetan dago.

HEZKUNTZA EZ DAGO SALGAI! DEFENDA DEZAGUN!


LOMCE-REN KONTRAKO MUGIMENDUAK


Ikasle Sindikatuak urriaren 22, 23 eta 24rako deitutako greba orokorrak sinpatia eta babes handia lortu du Euskal Herrian. Bizkaian, hamarka instituto eta hainbat fakultatetan mobilizazioaren alde bozkatu da, eta antzekoa izan da Araban, non borroka zabaltzen ari den zentro kontzertatuetako ikasleetara; Gipuzkoan, Orereta, Zumarraga, Eibar, etab bezalako zentroak gehitu dira grebara eta mobilizazioak deitu dira Ibaetako Kanpusean, eta Nafarroan berriz beste hamarka zentrotan deitu da.

Euskal Herriko ikasleen, irakasleen eta gurasoen zati garrantzitsu baten sinpatia eta babesa nabarmenak direnean, irakasleen sindikatuak, ELA, LAB, CCOO, STEE-EILAS eta UGT, eta EHIGE guraso elkartea, borrokaren buruan jarri beharko lirateke hezkuntza komunitate osoaren Greba Orokorra deituz LOMCEaren aurka, lege frankista eta espainolista honi aurre egiteko.
24ko Hezkuntza Komunitate osoko greba orokorra ez da elkartasunezko greba bat, LOMCEaren aurkako greba da, PNVk hezkuntzan aplikatu nahi dituen murrizketen aurkako greba da. Euskararen aldeko mobilizazioa eta PNVk egin nahi duen Euskal Hezkuntza Legearen aurkakoa da (lege hau pribatuari diru gehiago emateko eta hezkuntza publikoa pribatizatzeko da). Horregatik, Ikasle Sindikatutik dei egiten diegu irakasleen erakundeei, gurasoei eta Ikasle Abertzaleaki mobilizaziora aktiboki gehitzeko.

Hemen uzten ditugu egun honetan ateratako argazki batzuk. 

 

 



LEIOAKO IKASLEAK LOMCE-REN KONTRA
Hemen utziko dugu Leioako Magisteritza Eskolako ikasleen erantzuna LOMCEren onerpenaren berria jaso zutenean.
Ikus daiteke onarpen hau ez zela izan ikasleen gustukoa eta berehala mugimenduan jarri zirela. Magisteritza Eskolan egindako marrazkien bidez argi geratzen da ikasten ari garen ikasleak ez gaudela prest horrelako hezkuntza sistema izateko, eta saiatuko garela hau aldatzen.

 


LOMCE-a TONUCCI-ren ARABERA


No hay comentarios:

Publicar un comentario