Igarkizunak

Atal honetan, astero, igarkizunen bat idatziko dugu. Esan beharra dugu, asmakizun
bakoitzaren erantzuna, igarkizun berria ipintzerakoan aurkituko duzuela.

Gure asmoa, bloga adin guztietako jendeari bideratuta egotea eta gure irakurleen
dibertsioa ziurtatzea da.

Beraz, ez pentsatu eta parte hartu!




LEHENENGOA...

Bi anaia gorri, beti elkartuta.
Berba egin nahi dute,
orduantxe banatuta.
Zuen ustez... zein da erantzuna?

 BIGARRENA...

Amak bi ditu, aitak ere bai,
semeak bat ere ez, eta alabak hiru.
Zer da?

Aurreko asmakizunaren erantzuna: ezpainak


HIRUGARRENA...

Baserrian jaioa, baserrian hazia
mozten duenari bustitzen dio begia.
Zer da?

Aurreko asmakizunaren erantzuna: A letra

 
 
 
LAUGARRENA...
 
Kriseilu pilo bat goian zintzilik,
oso politak daude inork piztu barik
Zer dira? Ezetz asmatu!
 
- Aurreko asmakizunaren erantzuna: kipula
 
 
 
 


2 comentarios: