jueves, 14 de noviembre de 2013

Hirugarren astea

Hirugarren astean, ez genuen klaserik izan. Baina kasu honetan, modulu lanagatik izan zen eta ez genuen edukirik jorratu. Hala ere, ez genuen bloga alde batera utzi eta hainbat publikazio egin genituen. Horien artean, "Horoskopoa" eta "Igarkizunak" orrialdeak aurki ditzakezue.

 Lehenengoari erreparatuz, "Horoskopoa", astekoa izango da, hau da, astero, zodiakoaren zeinu bakoitzari dagokiona idatziko dugu. Behar izanez gero, egunerokoa eska dezakezu. Aldi berean, jarritakoarekiko iritzia eman dezakezu. 

Bigarrenez, "Igarkizunak" orrialdean, hainbat asmakizun idatziko ditugu. Igarkizun bakoitzaren erantzuna publikazio berriarekin aurkituko duzue. Saia zaitez aldez aurretik erantzuna asmatzen; ez da ezer gertatzen egokia ez bada. Izan ere, zuen ahaleginek asko poztuko gaituzte. Gainera, anima zaitezte guri ere asmakizunak jartzen, ea asmatzen ditugun! 

Azkenik, aste honetan telebistan eman duten pelikula bat aipatzea gustatuko litzaiguke. Filmaren izena "Diarios de la calle" da. Ikustea merezi du! Izan ere ikusi ahal izango duzue hezkuntzaren aurpegi desberdina eta irakaslearen jarrera ikasleengan duen eragina. Emozioz beteriko filmea eta guztiz gomendagarria da. Besterik gabe hemen utziko dizuegu trailerra. Espero dugu filmea ikustea eta nahi dituzuen komentarioak jartzea.



No hay comentarios:

Publicar un comentario